Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 24. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak seaska-kantak ekarriko ditu, Zientzia Kaieran argitaratutako artikulu baten harira. Artikulu horretan, Harvard Unibertsitateko ikertzaile talde batek egindako ikerketa azaltzen du Irati Diez Virto biologo eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako kolaboratzaileak.
Beste behin, kultura herrikoietako jakintza baten garrantzia egiaztatu du zientziaren munduak. Ea gurasook eta senitartekook kantuan segitzen dugun, gure ahotsez, gure inperfekzioan, haurtxoekin konektatzeko eta, bide batez, gu geu ere lasaitzeko!
Ikerketa hori aitzakia harturik, Ahotsak proiektuan bilduriko hainbat seaska-kanta entzungo ditugu lehenik eta hainbat abeslariren bertsioak ere bai. Espero dugu irratsaio honetan bildutako kantek lo egiten lagun diezazuten!
Hauek dira aurkezpenaren ostean entzungo diren kantak:
Ahotsak proiektuan jasotako kantak edo kanta-zatiak:
Haurtxo maite – Xerafina Iriarte
Bonbolontena – Ana Mari Axpe
Bonbolontena – Luzia Inzunza
Obabatxue – Santi Villareal
Tipi-tipie – Xerafina Iriarte
Ume txikia negarrez dago – Manoli Andonegi
Lotxo engañadoria – Luzia Arrizabalaga
Txikitxo polit hori – Leandra Otxoa eta bere biloba
Oba, oba, lotxoa – Mertxe Olabe
Musikalizatutako kantak, kantari edo musika-taldeek grabatutakoak:
Lo hadi aingürüa – Maddi Oihenart
Seaska kanta – Xabier Lete
Lo kanta – Amaia Zubiria
Haur kanta II eta III – Imanol Lartzabal
Haurra egizu lotto lotto – Olatz Zugasti
Aurtxo txikia – Mikel Laboa
Itsasoa laño dago – Zacarias
Ttun-kurrun-kuttun – Jon Bergaretxe – Julen Lekuona
Loa loa – Haizea
Haur baten beharra – Oskorri
Gure haur honen – Olatz Zugasti
KREDITUAK
Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
ITURRIAK
https://zientziakaiera.eus/2021/02/17/sehaska-kanten-gaitasun-unibertsala/
https://www.themusiclab.org/
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ahozko_euskal_literatura#Sehaska-kantak
https://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/sehaska-kantak
https://youtu.be/vBVdHjdb598
https://lamusicagratis.com/musica-relajante
ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOA
Bainbridge, C. M., Bertolo, M., Youngers, J., Atwood, S., Yurdum, L., Simson, J., Lopez, K., Xing, F., Martin, A., & Mehr, S. A. (2020). Infants relax in response to unfamiliar foreign lullabies. Nature Human Behaviour. DOI: https://doi.org/10.1038/s41562-020-00963-z
IRUDIAREN ITURRIA
https://pxhere.com/es/photo/638162
CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.