Kirola ezinbestekoa ote? Eztabaida hezkuntzan

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 23. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak hezkuntzarako eztabaida bat proposatzen du hezkuntza, osasuna eta kirolaren inguruan.

Ikasturte honetan eztabaidagai izan dugun gaia da, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin. Gai hau erakargarria da denok izan dezakegulako zer esanik, eta, horrela, norberaren interesetatik abiatuz, hortxe aritu gara eztabaida eraikitzen.

Gaiak badu arrisku nabarmen bat: azalean geratzea, modu akritikoan barneratuz normalean esaten dena: kirola ezinbestekoa da osasunerako, eta horregatik, eskolan landu behar da.

Proposatzen dizuet adierazpen horren inguruan hausnartzea eta, probokazio gisa, saio honetan ideia hau garatuko dugu: kirola txarra da, negatiboa, eta, hortaz, ez da hezkuntza erakundeetan landu behar.

Iturria: Argia

Sakontzeko:

Eloy Altuve: https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=1032139

Deporte, educación, ideología, poder y globalización, con Eloy Altuve

Educación sin propiedad liburua doan deskargatzeko esteka: http://volapukediciones.blogspot.com/search/label/Educaci%C3%B3n%20sin%20propiedad

Aukeran, honelako jarduera fisikoak sustatzea interesgarriagoa eta osasuntsuagoa izan daiteke: jarduera herrikoiak, horizontaltasunean oinarritutakoak, kolektiboki eraikiak, unean uneko egoeraren arabera moldatzen edo sortzen direnak, alaitasuna eta konfiantza pizten laguntzen dutenak, elkar zaintzan oinarrituak eta, orokorrean, harreman-moduak lehenesten dituztenak.

Iturria: Usurbilgo Udala

KREDITUAK

Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
Gym Class – Goienetxe Anaiak
Danças portuguesas nº 1 – Carlos Paredes

IRUDIAK

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2568/eskola-kirola-eta-genero-berdintasuna
https://www.usurbil.eus/eu/-/haur-eta-gaztetxoentzako-neguko-txokoak-datorren-oporraldian

CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.

Arabako Lautada

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen lehen programa honetan, irratsaio honen aurkezpena egiteaz gain, ingurumenaz, agroekologiaz, anarkobeganismoaz, elikaduraz eta ingurunearen ezagutzaz aritu gara.

KREDITUAK
Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
Bortietako elhürra – Altzükütarrak
Porque nunca me vendio- El Cabrero


CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.