Unibertsitatea, digitalizazioa eta errege dekretu berria

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 19. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak El Salto Diario egunkariko El Sacapuntas blogean (Twitterren: @El__Sacapuntas) argitaratutako artikulu hau azaldu eta komentatuko du:
«El ministro Castells: el tecnócrata hippie y sus planes neoliberales para desmontar la Universidad pública»

Hemen irakur dezakezu artikulu hori euskarara ekarria (eskerrik asko baimena emateagatik!):
http://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2020/06/07/castells-ministroa-teknokrata-hippiea-eta-bere-plan-neoliberalak-unibertsitate-publikoa-desmuntatzeko/

Egindako analisi eta kritika guztitik, irratsaio honetarako, hiru ideia ekarri ditugu:

  • 3+2 aukerari ateak zabaltzea: 3 urteko graduak+2 urteko masterra, oraingo 4+1 antolaketaren aurrean. Errege Dekretu berriaren zirriborroan, aukera hori zabaltzen du, orain arteko 240 kredituko graduez gain, 180 kredituko gradu berriak egin ahal izateko. Horren kontra borrokatu zen Wert Legearen garaian.
  • Dual aipamena: zirriborroaren arabera, Errege Dekretu berriak aukera hau arautuko luke, eta graduaren % 25-50 tarteko kredituak egin ahal izango dira unibertsitatearekin hitzarmen-markoa egindako enpresetan. Horrek prekarietatea areagotzeaz gain, unibertsitatea enpresen beharretara makurtzea eragingo luke.
  • Unibertsitatearen digitalizazioa: ikasketen parte handi bat edo osoa ere online izatea, UOC ereduari segiz, irakaskuntza prozesuak pobretuz eta irakasleen lanpostuak prekarizatuz, teknokraziara edo irakasgaien kudeaketa hutsera bultzatuz.

KREDITUAK

Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
Musika:
Nire bala – Haizea
Kapitalismoak – Gontzal Mendibil eta Xeberri

CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.

Esplotazioa ostalaritzan… bum!

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 5. saio honetan, ostalaritzan dagoen lan-prekarietatea salatzeaz gain, hainbat informazio eskaintzen da autodefentsa sindikalerako eta borroka sindikala artikulatzeko. Oinarria CNT Gipuzkoaren kanpaina bat da, eta bide batez, ostalaritzan eragiten duen suntsiketa salatzen da, bai ingurune naturalean eta bai ingurune sozialean.


KREDITUAK
Sintonia: Mitxoletak – Eneritz Furyak
Biziraun – Berri Txarrak
Testuak: CNT Gipuzkoa

Irratsaio hau cc-by-sa-nc lizentziapean da, musika izan ezik. Hezkuntza helburuz egindako saioa.