Baloreak hezkuntzan, kolonizatzeko beste era bat?

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 25. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak baloreen gaia ekarri du, kontzeptu honen atzean ezkutatzen diren esanahiak azaleratzeko eta hezkuntzarekin duten loturaz hausnartzeko.

Hezkuntzaren eremuan, eta indar bereziki handiz, Lehen Hezkuntzan, baloreak landu behar direla azpimarratzen da behin eta berriz. Kasualitatez, balore horiek askotan sozialdemokraziaren ideologian oinarrituta daude eta burgesiaren baloreak izaten dira, sistemaren onarpena sustatzen dutenak.

Baloreetan heztea hainbat printzipio etikorekin konprometitzea esan nahi du, gure eta besteen ekintzak eta jarrerak ebaluatzeko balio duten printzipio etikoetan heztea. Hau da: baloreak ez dira iritzien munduan geratzen, portaerak gidatzeko tresnak baitira.

Baloreei buruz hitz egiten denean, abiapuntua adostasun moral minimoa da, gizartearen ongizatea lortzeko. Kontsentsu soziala da baloreen nolakotasuna markatzen duena. Baina kontsentsu hori eraikitzean, partaidetza ez da horizontala, botere handiagoa dutenek askoz pisu handiagoa dutelako kontsentsu hori eratzean, «herri xeheak, bere ezjakintasunean, ez dakielako». Horren ondorioz, baloreen hautaketa eta garapena goikoek zapalduengan ezarri behar dituzten printzipio moralak direla esan daiteke.

Eskolan, askotan dagoen kexa handi bat da familiak ez dituela konpartitzen eskolak lantzen dituen baloreak. Areago esan beharko litzateke: ez datoz bat hezkuntza sistemak, familiak, ekoizpen sistemak, komunikabideek eta komunitateek dituzten baloreak. Desadostasun hauen aurrean, eskolak bere garrantzia aldarrikatzen du, baina hau egiten duenean, gutxitan azaltzen du zein den bere posizio ideologikoa baloreak finkatzen dituenean. Baloreak «unibertsalak» direlakoan, eztabaidaezinak direla planteatzen du.

Baloreen lanketan, besteak beste, zoriona eta arrakasta lortzeko gaitasunen lanketa proposatzen da maiz, sozialdemokraziaren aitzakiaz neoliberaltasuna txertatuz.

Izan ere, zer esan nahi du zoriontsua izateak, sistema latz honetan? Ez ote dira baloreak kolonizaziorako beste tresna bat, sistemaren onarpena sustatzeko tresna bat?

Berri Txarrak taldearen «Hezkuntza ustelak» kantaren zenbait atal ere txertatu dira saioan. Hona abestiaren letra osoa:

Gaua sartzen ari da
eta gaur ere,
zalantza haziak ereiten ari naiz
zalantzaondoak biltzeko

Guztia dakigula uste dugu ta
kaleko loreak, bere latinezko izena
ikasi ezinik dabiltza

«Zalantza» herrian, «Uste dut» jauna,
historian idatzi den zientzia libururik
zehatzena
irakurri, eta harritu (egin) da,
guztiz harritu da:
1997 orrialde txuri ditu eta,
beste guztiak
ezagutzen ez dugun hizkuntza
arrotz batetan idatzita daude

Esan dudanaren arrazoia:
hezkuntza sistemaren erdoila,
bizitza zientzia bakarrik dela
irakasten duen eskola ustela.
Ez dakizue ezer!

Sentimendurik gabeko hezkuntza,
gure kulturaren zapalkuntza.
Hori dela eta egunero
zuen hitzak aditu eta gero
sistema gorroto dut

KREDITUAK

Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak

Hezkuntza ustelak – Berri Txarrak (Joseba Sarrionandia-ren «Sasoi makalak» poeman oinarritua)

O meu menino é d’oiro – Dulce Pontes (musika eta letra: José Afonso)

Irudiaren iturria: Ricardo Baroja eskola

CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.

Kirola ezinbestekoa ote? Eztabaida hezkuntzan

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 23. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak hezkuntzarako eztabaida bat proposatzen du hezkuntza, osasuna eta kirolaren inguruan.

Ikasturte honetan eztabaidagai izan dugun gaia da, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin. Gai hau erakargarria da denok izan dezakegulako zer esanik, eta, horrela, norberaren interesetatik abiatuz, hortxe aritu gara eztabaida eraikitzen.

Gaiak badu arrisku nabarmen bat: azalean geratzea, modu akritikoan barneratuz normalean esaten dena: kirola ezinbestekoa da osasunerako, eta horregatik, eskolan landu behar da.

Proposatzen dizuet adierazpen horren inguruan hausnartzea eta, probokazio gisa, saio honetan ideia hau garatuko dugu: kirola txarra da, negatiboa, eta, hortaz, ez da hezkuntza erakundeetan landu behar.

Iturria: Argia

Sakontzeko:

Eloy Altuve: https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=1032139

Deporte, educación, ideología, poder y globalización, con Eloy Altuve

Educación sin propiedad liburua doan deskargatzeko esteka: http://volapukediciones.blogspot.com/search/label/Educaci%C3%B3n%20sin%20propiedad

Aukeran, honelako jarduera fisikoak sustatzea interesgarriagoa eta osasuntsuagoa izan daiteke: jarduera herrikoiak, horizontaltasunean oinarritutakoak, kolektiboki eraikiak, unean uneko egoeraren arabera moldatzen edo sortzen direnak, alaitasuna eta konfiantza pizten laguntzen dutenak, elkar zaintzan oinarrituak eta, orokorrean, harreman-moduak lehenesten dituztenak.

Iturria: Usurbilgo Udala

KREDITUAK

Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
Gym Class – Goienetxe Anaiak
Danças portuguesas nº 1 – Carlos Paredes

IRUDIAK

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2568/eskola-kirola-eta-genero-berdintasuna
https://www.usurbil.eus/eu/-/haur-eta-gaztetxoentzako-neguko-txokoak-datorren-oporraldian

CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.

Irratigintza proiektuari buruz

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 21. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak «Irratigintza proiektua» azalduko du. Proiektu hau, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko lehen mailako ikasleekin gauzatzen hasi da baina zabalik dago, nahi duenak parte har dezan. Baldintza bakarra: euskaraz izatea, bai ahotsa eta bai musika!

Gehiago jakiteko: euskalirratigintza.blogspot.com

KREDITUAK

Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
Ametsetan – ETS
Hazia – Ningra
Odolkiak Ordainetan – Askatasun ipuinak

CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.

Hizkuntzen ebaluazioa eta feedback motak

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 17. saio honetan, feedback moten inguruan ariko gara eta bereziki, feedback zuzentzailea eta feedback iradokitzailea zer diren azalduko du Ainhoa Ezeiza esatariak.

Saio hau Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” ikastaroaren parte da.

Gehiago jakiteko: https://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2020/04/09/hizkuntzen-ebaluazioa-eta-feedback-motak/

Erreferentzia bibliografikoak

Barnes, D. (1994). De la comunicación al currículo. Madril: Aprendizaje Visor.

Butterfield, B., eta Metcalfe, J. (2006). The correction of errors committed with high confidence. Metacognition and Learning, 1(1), 69-84.

Chan, C.K.K. (2012). Co-regulation of learning in computer-supported collaborative learning environments: a discussion. Metacognition and Learning, 7(1), 63-73.

Chi, M.T.H. (1996). Constructing Self-Explanations and Scaffolded Explanations in Tutoring. Applied Cognitive Psychology, 1, pp. 33-49.

Fathman, A.K., eta Whalley, E. (1990). Teacher Response to Student Writing: Focus on Form versus Content. In B. Kroll (Argit.), Second Language Writing: Research Insights for the Classroom (pp. 178-190). Cambridge: Cambridge University Press.

Feuerstein, R. Rand. Y., Rynders, JE. (1988). Don’t accept me as I am. Helping Retarded People to Excel. New York: Springer.

Jorba, J. (2000). La comunicación y las habilidades cognitivolingüísticas. In J. Jorba, I. Gómez, eta A. Prats (ed.), Hablar y escribir para aprender. Uso de la lengua en situación de enseñanza-aprendizaje desde las áreas curriculares (pp. 29-49). Bartzelona: UAB-ICE, Síntesis.

Jorba, J., eta Casellas, E. (1997). La regulación y la autorregulación de los aprendizajes. Madril: Síntesis.

Jorba, J., eta Sanmartí, N. (2008). La función pedagógica de la evaluación. In M. Ballester, J.M. Batalloso, M.A. Calatayud, I. Córdoba, J. Diego, M. Fons… H. Weissman, Evaluación como ayuda al aprendizaje (pp. 21-42). Bartzelona: Graó.

Manchón, R.M. (2011). The language learning potential of writing in foreign language context: Lessons from research. In M. Reichelt, eta T. Chimasko (Argit.), Foreign Language Writing Instructions. Principles and practices (pp. 44-64). West Lafayette: Parlour Press.

Omaggio, A. (1993). Teaching Language in Context. Boston, Massachusetts: Heinle & Heinle (2. Argit.).

Perrenoud, Ph. (1991). Pour une pragmatique de l’èvaluation formative. Mesure et èvaluation en éducation, 13(4), 49-81.

Rieker, E. (1991).The Effect of Feedback on the Frequency and Accuracy of Use of the Passé Composé by Field-Independent and Field-Dependent Students of Beginning French. Ph.D Dissertation, University of Illinois at Urbana-Campaign.

KREDITUAK

Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
Musika:
Iker Lauroba – Nork ostu dit apirila? (Joaquín Sabina)
Beira Taldea – Egin zaidazu bisita (Xenpelarren bertsoetan oinarritua)
Iker Lauroba – Ilunabarrak (Luis Eduardo Aute)

CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.

Komunikazio gaitasuna eta hizkuntz gaitasun kritikoa

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 16. saio honetan, komunikazio gaitasuna zertan datzan eta horrek dituen inplikazioak argitzen saiatuko da Ainhoa Ezeiza esataria. Horrez gain, hizkuntz gaitasun kritikoak zer esan nahi duen argituko du.

Saio hau Prest Gara programako «Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?» ikastaroaren parte da.

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2020/04/08/komunikazio-gaitasuna-eta-hizkuntz-gaitasun-kritikoa/

Erreferentzia bibliografikoak

Bronckart, J. P. (1985). Las ciencias del lenguaje, ¿un desafío para la enseñanza?. Lausana: Presses Centrales, Unesco.

Canale, M. (1983). From Communicative Competence to Communicative Language Pedagogy. In J.C. Richards, eta R.W. Schmindt (Argit.), Language and Communication (pp. 2-28). London: Addison Wesley Longman Limited.

Canale, M., eta Swain, M. (1980). Theoretical Bases of Communicative Approaches to Second Language Teaching and Testing. Applied Linguistics 1, pp. 1–47.

Cots, J.M., Armengol, L., Arnó, E., Irún, M., eta Llurda, E. (2007). La conciencia lingüística en la enseñanza de lenguas. Bartzelona: Graó.

Fairclough, N. (1992). Critical language awareness. London: Longman.

Hymes, D.H. (1966). Two types of linguistic relativity. In W. Bright (Ed) Sociolinguistics (pp. 114-158). The Hague: Mouton.

Hymes, D.H. (1967). Models of the interaction of language and social setting. Journal of Social Issues, 23(2), 8-38.

Hymes, D. H. (1972). On Communicative Competence. In J.B. Pride and J. Holmes (Argit.), Sociolinguistics (pp. 269-293). Harmondsworth, England: Penguin Books.

Savignon, S.J. (1983). Communicative Competence: Theory and Practice. Reading, MA: Addison-Wesley Publishing Company.

KREDITUAK

Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
Musika:
Jabier Muguruza – Ahopean
Malen – Bitartean
Elis Regina eta Tom Jobin – Aguas de março

CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.