Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 23. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak hezkuntzarako eztabaida bat proposatzen du hezkuntza, osasuna eta kirolaren inguruan.
Ikasturte honetan eztabaidagai izan dugun gaia da, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin. Gai hau erakargarria da denok izan dezakegulako zer esanik, eta, horrela, norberaren interesetatik abiatuz, hortxe aritu gara eztabaida eraikitzen.
Gaiak badu arrisku nabarmen bat: azalean geratzea, modu akritikoan barneratuz normalean esaten dena: kirola ezinbestekoa da osasunerako, eta horregatik, eskolan landu behar da.
Proposatzen dizuet adierazpen horren inguruan hausnartzea eta, probokazio gisa, saio honetan ideia hau garatuko dugu: kirola txarra da, negatiboa, eta, hortaz, ez da hezkuntza erakundeetan landu behar.
Sakontzeko:
Eloy Altuve: https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=1032139
Deporte, educación, ideología, poder y globalización, con Eloy Altuve
Educación sin propiedad liburua doan deskargatzeko esteka: http://volapukediciones.blogspot.com/search/label/Educaci%C3%B3n%20sin%20propiedad
Aukeran, honelako jarduera fisikoak sustatzea interesgarriagoa eta osasuntsuagoa izan daiteke: jarduera herrikoiak, horizontaltasunean oinarritutakoak, kolektiboki eraikiak, unean uneko egoeraren arabera moldatzen edo sortzen direnak, alaitasuna eta konfiantza pizten laguntzen dutenak, elkar zaintzan oinarrituak eta, orokorrean, harreman-moduak lehenesten dituztenak.
KREDITUAK
Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
Gym Class – Goienetxe Anaiak
Danças portuguesas nº 1 – Carlos Paredes
IRUDIAK
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2568/eskola-kirola-eta-genero-berdintasuna
https://www.usurbil.eus/eu/-/haur-eta-gaztetxoentzako-neguko-txokoak-datorren-oporraldian
CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.